Ba al dakizu zure garbikariak ekoizten? Ba al zenekien garbigailurako xaboia eta leungarria egin zenezakeela. Bada, etxeko arropa garbitzeko etxeko xaboi eta leungarria nahi badituzu, aukera aparta duzu Yolanda Villanuevak eta Joseba Artzelutsek eskainiko diguten tailerrean.
Hitzordua: apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean Lekunberriko udaletxean.
Oharra: Izena eman behar da Larraungo AEKn (948604704 ) eta erabiliko den materialerako 3€ ordaindu. Antolatzaileak: Larraungo Euskara Batzordea, Larraungo AEK/ Larraungo eta Lekunberriko Mintzakide
Datorren apirilaren 23an bertso-afaria ospatuko da Lekunberriko Kattagorri elkartean. Gure artean izanen ditugu Euskal Herriko eta Nafarroako txapeldun ohi bi: Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Aukera paregabea konpainia ederrean eta afari goxoa dastatuz bi bertsolari handiren jarduna entzuteko.
Sarrerak 20 euroan salgai Lekunberriko Ainhoa, Amairu, Elosta tabernetan, eta Mitxausenea Kultur Etxean. Saioa apirilaren 23an, 21:00etan Kattagorri elkartean.
Antolatzailea Kattagorri elkartea eta laguntzaile Larraungo bertso eskola.
Mailope Kultur Elkarteak, Mailope aldizkaria argitaratzen duena, tailer batera deitzen ditu herritarrak. Joan den otsailean urteko batzar orokor jendetsua ospatu zen Betelun eta hainbat parte hartzailek interesa adierazi zuten Kultur Elkartearen gainean. Batez ere, Kultur Elkarteak egin zezakeenaren inguruan adierazi zen interesa.
Hori dela eta, ideiak partekatzeko tailer bat antolatzea erabaki zen. Hitzordua apirilaren 9an izanen da, larunbata, goizeko 10etan Arribeko elkartean.
Tailerrera deituz spot-a egin dute Kultur Elkartetik: https://youtu.be/dmEUuCtVudY
Maiatzaren 5ean, osteguna, 18:30ean Lekunberriko kultur etxean literatur solasaldia eginen dugu Xabier Mendigurenekin. Maiatz kulturalen baitan bi libururen gainean aritzeko aukera izanen dugu, Motozerra eta Vikingoen sorterrira.
Aste Santua ate joka dugu eta liburuaren eguna segidan; garai eta aukera paregabea, beraz, bi liburuak irakurtzeko. Aitzakia ederra dugu idazlea gure artean izanen dugula, luxua benetan. Ez galdu aukera!
Aurtengo udaran euskarazko aisialdiaz gozatu nahi baduzu kanpoko egonaldietan hemen duzu euskarazko udalekuen eskaintza jasotzen duen foiletoa. Euskal Herriko hainbat tokietan antolatzen diren udalekuen berri ematen du bilduma honek eta guztiak euskaraz eskaintzen dira.
Araitz eta Larraun bailaretako Mailope hilabetekariaren martxoko alea online irakurgarri jada. Plazaola Partzuergo Turistikoko kudeatzaile berriari elkarrizketa, kirol mankomunitatea, Larraungo ikasleek Mailoperen alde antolatutako lasterketa, Beteluko ostatuko kudeatzaile berriari elkarrizketa, inauterien argazkiak... eta askoz gehiago.
Eskualdearen egunerokotasuna ezagutzeko ezinbesteko irakurgaia beraz, klikatu ondoko esteketan:
2016ko martxoko Mailope, 234. alea.
Mailope guztiak pdf formatuan.
Martxoaren 12an, larunbata, 19:00etan "Urrezko Orrazia" ikusentzunezkoa izanen dugu Aralar Musika Eskolaren eskutik Lekunberriko kiroldegian. Mitologiarekin lotutako ikuskizun honetan Musika Eskolako haur zein gazte abesbatzako 120 ikasleak izango dira taula gainean. Hau da, Araitz, Areso, Betelu, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Odieta eta Ultzamako ikasleak.
Sinopsia: "Urrezko Orraziaren atzean zein misterio izkutatzen da? Ipuin musikatu honetan Lua neska gazteak biziko duen abentura zoragarria ezagutuko dugu."
Egitaraua eta parte hartzaileak, ondoko lerrootan:
Mailope aldizkaria Araitz eta Larraungo bailaretan argitaratzen den hilabetekaria dugu, 32 orrialde koloretsutakoa, Xapo eta Marmari, aldiz, Leitzan eta Goizuetan, hurrenez hurren, argitaratzen diren urtekariak dira, eta Pulunpe Imotz, Basaburua, Ultzama, Atetz, Odieta, Anue eta Lantzen banatzen da.
Berauen paperezko edizioak argitaratu dira jada, baina edizio digitala, PDF formatuan, webgune honetan topa dezakezue. Hona hemen esteka zuzenak:
Mailope hilabetekaria
Marmari urtekaria
Xapo urtekaria
Pulunpe aldizkaria