Aurtengo udaran euskarazko aisialdiaz gozatu nahi baduzu kanpoko egonaldietan hemen duzu euskarazko udalekuen eskaintza jasotzen duen foiletoa. Euskal Herriko hainbat tokietan antolatzen diren udalekuen berri ematen du bilduma honek eta guztiak euskaraz eskaintzen dira.

 

Nafarroako hainbat udaletako euskara zerbitzuen egitasmoz urtero argitaratzen dugu euskarazko udalekuen informazioa bateratzen duen foiletoa. LH eta DBHko haur eta gazteei aisialdia ere euskaraz gozatzeko aukera ematen diete udaleku hauek. Euskal Herriko hainbat tokitan antolatzen diren udaleku eskaintza zabala jasotzen du foiletoak: Non diren, zein adinetakoei zuzendua den, ze prezio duen, noiz eginen diren eta noiz den izen ematea. Informazio osatua dago foileto bakarrean.

Ultzamaldeko kasuan galdetu bertako euskara zerbitzuan udaleku hauetarako dagoen diru-laguntzei buruz.