Mailope Kultur Elkarteak, Mailope aldizkaria argitaratzen duena, tailer batera deitzen ditu herritarrak. Joan den otsailean urteko batzar orokor jendetsua ospatu zen Betelun eta hainbat parte hartzailek interesa adierazi zuten Kultur Elkartearen gainean. Batez ere, Kultur Elkarteak egin zezakeenaren inguruan adierazi zen interesa.
Hori dela eta, ideiak partekatzeko tailer bat antolatzea erabaki zen. Hitzordua apirilaren 9an izanen da, larunbata, goizeko 10etan Arribeko elkartean.
Tailerrera deituz spot-a egin dute Kultur Elkartetik: https://youtu.be/dmEUuCtVudY
Bertan landuko diren hiru gai nagusiak honakoak izanen dira: lehenik aldizkaria bera baloratzea; bigarrenik gure herrietan nabaritzen ditugun hutsuneak aztertu eta Kultur Elkarteari zeri dagokion erantzutea; eta, azkenik, proposatzen denaren arabera, Kultur Elkartearen jarduna zabaltzeko aukera ikusi, kide boluntario berriak.