Martxoaren 12an, larunbata, 19:00etan "Urrezko Orrazia" ikusentzunezkoa izanen dugu Aralar Musika Eskolaren eskutik Lekunberriko kiroldegian. Mitologiarekin lotutako ikuskizun honetan Musika Eskolako haur zein gazte abesbatzako 120 ikasleak izango dira taula gainean. Hau da, Araitz, Areso, Betelu, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Odieta eta Ultzamako ikasleak.



Sinopsia: "Urrezko Orraziaren atzean zein misterio izkutatzen da? Ipuin musikatu honetan Lua neska gazteak biziko duen abentura zoragarria ezagutuko dugu."

Egitaraua eta parte hartzaileak, ondoko lerrootan:

 

"Urrezko Orrazia” ikusentzunezkoa:

Saioaren Egitaraua:

Martxa baten lehen notak  Musika: Mikel Laboa / Hitzak: Joxean Artze
Hitz jolasak, 1.Zurru-murru Musika: Eva Ugalde / Hitzak: Joxantonio Ormazabal
Mari  Jexuxmai Lopetegi
Hitz jolasak, 5. Haizeak fu!  Musika: David Azurza / Letra: Joxemari Iturralde
Baga-Biga Mikel Laboa
In dreams F. Walsh-H. Shore
Orinoco Flow Enya - R. Ryan
Hitz jolasak, 3. Eguzkia sartzen deneko lo kanta Musika: David Azurza / Joxemari Iturralde
Memory Musika: A.lloyd Webber / Texto: Natxo de Esteban
Aldapeko Herri Kanta / Bertsioa: Kalakan

Fitxa artistikoa:

Ipuina eta Narrazioa: Natxo de Esteban
Abesbatza Zuzendaria: Lourdes Navarro
Musika egokitzapena: Satxa Soriazu
Abesbatza: Araitz, Areso, Betelu, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Odieta eta Ultzamako ikasleak
Pianoa: Aitziber Lopetegi, Satxa Soriazu
Saxofoia: Ana Corroza
Perkusioak: Asier Agirre, Manex Albira
Akordeoia: Pilar Argiñena
Zeharkako Xirula: Amaia Gomez
Gitarra Elektrikoa: Jon Garcia
Bideo muntaia eta ikuskizuneko grabazioa: Bi Ahizpak
Off Ahotsa: Garbiñe Sertutxa, Javier Irigoien
Soinu Teknikaria: Dani Narbarte
Argiak: Joseba Oreja
Regidore lanetan: Iosu Larumbe, Itziar Goikoetxea, Javier Irigoien, Joseto Porto, Luisa San Sebastian, Marian Martinez, Marta Zuñiga, Miren Agirre, Unai Artola
Kartel diseinua: Javier Hueto


Aralar Udal Musika Eskolako Produkzioa