Aurten ere euskara hutsezko udalekuetan parte hartu eta Imotz, Basaburua, Ultzama eta Odietako udalerrietan erroldaturikorikoendako diru-laguntzak banatuko ditugu

Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Udalekura joan den haurra edo gaztea ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NANren fotokopia.

b) Udalekura joan denaren erroldatze-agiria (antzinatasuna adierazi beharko da ezinbestean).

c) Udalekuari buruzko ezaugarriak (iraupena, hizkuntza, egitaraua) biltzen dituen dokumentua —entitate antolatzaileak izenpetua— edo publizitaterako erabili den euskarria. 

d) Udalekua antolatu duen entitateak izenpeturiko asistentzia egiaztagiria.

e) Eskatzaileak udalekuaren gastu osoa ordaindu izanaren ordainagiria(k).

 

Dokumentazioa Euskara Zerbitzuan edo Imozko, Basaburuko edo Odietako udaletxeetan aurkeztu behar da. Hona helbidea:

 

Imotz, Basaburua, Ultzama eta Odietako Euskara Zerbitzua

San Pedro 11,

31797 Larraintzar

948 305134

ezubioa@iparmank.eus