TXOKOLIPUINAK haur txikiei zuzendutako jarduera da; ipuinak entzun eta txokolatea askaldu, hain gustukoak dituzten bi gauza ekimen berean. Ipuin kontalariak hiruzpalau ipuin kontatuko ditu, txokolatezko ogitartekoa elkarrekin jateko tartea utziz. Ez galdu lehenengo bi saioak! Eraman zuen seme-alabak ipuinak entzutera, primeran pasako dute-eta.



TOKIA: Mitxausenea, Lekunberri

DATA/ORDUA: Apirilaren 28a, osteguna (Patrizia Eneritz), 17:00etatik 18:00etara

ADINA: 5 – 7 urte bitartekoak (HH 3. maila, LH 1 eta 2)

SARRERA: 1 € (Gurasoak ezin izanen dira aretoan sartu). Plaza mugatuak, gehienez 50 haur.

Ipuinek berebiziko garrantzia dute haurren garapenean, beraien mundu sinbolikoa osatzen eta errealitatea, batik bat euren sentimenduak, ulertzen laguntzen baitiete. Ipuinak esperientzia afektiboa dira, euskal kulturan murgiltzeko atea, eta baita beste kulturekin zubia ere. Baloreen transmisio bide paregabea izanik, honako proposamena egiten dizuegu: Txokolipuinak.

Ostegun honetan, apirilak 28, dugu aurreneko Txokolipuinak saioa, maiatzaren 26an, osteguna ere, bigarrena. Ez galdu!


Ohar garrantzitsua: Haurrak ogia edo txokolate otartekoarekin arazorik badu abisatu lehenbailehen Ibarberri ikastetxean!