Leitzan ospatuko den Udalerri Euskaldunen egunerako gonbitea eginez prentsaurrekoa eman dute Leitzako Udalak, herriko eragileek eta UEMAko ordezkariek. Bertan aurkeztu dute maiatzaren 28rako propio sortu duten bideoklipa, egitarauarekin batera. Euskara hauspotzen du izena kantuak eta Leitzan bertan grabatutakoa da. UEMAk 25 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori Leitzan ospatuko du beste hainbat udalerri euskaldunekin batera. Egitarau oparoa prestatu dute Udalerri Euskaldunen egunerako: herri arteko kirolak, bazkari herrikoia euskal kantuekin giroturik, haurrentzako DJ Porru ikuskizuna, elektrotxaranga, eta gauean Lur J eta Akort taldeen kontzertuak Gaztetxean.
Argazkian ageri dira aurkezpenera joandakoak: Mikel Zabaleta Leitzako alkatea, Miren Segurola UEMAko koordinatzailea, Eneka Maiz zuzendaritza batzordeko kidea, Onintza Bengoetxea herriko eragileen izenean, Josune Marzol Leitzako zinegotzia, Sonia Ezkerra bideokliparen egilea eta Porru, bideoklipeko protagonista.
Ondorengo loturan duzue maiatzaren 28an izanen den egunari buruzko informazio zabala eta EUSKARA HAUSPOTZEN bideoklipa.
Iturria: UEMA
http://www.uema.eus/2016/05/18/udalerri-euskaldunen-eguna-25-urtez-euskara-hauspotzen/