Gaur da Korrikaren eguna gure eskualdean. Arratsaldeko 6ak aldera sartuko da Leitzan. Mankomunitateko kilometroa Leitzatik Uitzirako bidean eginen dugu, 1002. kilometroa. Egin KLIKA zuk ere Korrikari!!!
Argia 2019ko martxoaren 26a
Martxoaren 20an Bergaran hasi zen hamaseigarren Laburbira zirkuitua eta Valentzian amaituko da apirilaren 13an. Aurten bederatzi film labur ikusteko aukera emango du eta datu bat nabarmentzen da: bederatzi lan horietatik zazpi emakumeek zuzendu dituzte.
Euskararen arnasguneen inguruko erakusketa ibiltaria ikusgai Lekunberriko Mitxausenea Kultur etxean, martxoaren 11tik 17ra. Euskal Herriko udalerririk euskaldunen gaineko hausnarketa egitea proposatzen digu erakusketak.
Hizkuntz koofizialen bat jakin eta jendearentzako arreta eskaintzen duten Estatuko funtzionarioei 2020ean igoko zaie soldata.
Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak aurkeztu ditu gaur UEMAk, Usurbilen egindako agerraldian. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu topaketa hauek UEMAk, Usurbilgo, Oiartzungo, Berako eta Arantzako udalen laguntzarekin.
Dagoeneko martxan da aurtengo Etxepare Saria. Nafarroako Toki Entitateetako Euskara zerbitzuek, urtero, antolatzen dute haurrentzako album ilustratuak sortzeko helburuarekin.
Euskalerria Irratia 2018-10-08 19:07 EUSKARA NAFARROA
Euskarabideak 150.000 euro bideratuko ditu, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko diren ikastaroak abian jartzeko.
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten eskualdeko ordezkariak ere Euskaraldiaren alde agertu dira. Euskal Herriko hainbat tokitan bezala, argazkia atera dute hamaikakoa osatuz, ekimenarekin bat egiten dutela adierazteko.