Argia 2019ko martxoaren 26a

 

Martxoaren 20an Bergaran hasi zen hamaseigarren Laburbira zirkuitua eta Valentzian amaituko da apirilaren 13an. Aurten bederatzi film labur ikusteko aukera emango du eta datu bat nabarmentzen da: bederatzi lan horietatik zazpi emakumeek zuzendu dituzte.

Gurean, martxoaren 31n eta apirilaren 3an izanen da. Igande honetan Imozko Eraso herrian, Zaparen etxolan 17:00etan, eta, heldu den asteko asteazkenean Larraintzarko Bentan 19:00etan, hurrenez hurren, Arantza Ibarra eta Miren Mujika zuzendarien presentziakin.

Ikusi ahal izango direl film labur guztiak 2016 eta 2018 bitartean eginak dira eta askotariko eskaintza osatzen dute: maitasun istorioak, tentsio bizikoak, animaziozko lanak, magia, intriga eta umorea besteak beste.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, sortzaile gazteen lanak dira gehienak, baina badira esperientzia luzeko zuzendarienak ere tartean. Aurtengo datu deigarriena, nolanahi ere, emakumeen presentzia da: bederatzi filmetatik zazpi emakumeek zuzendutakoak dira.

Denak batuta, ordubeteko proiekzioa eskaintzen du Laburbirak eta joan den astetik herriz herri dabil Euskaltzaleen Topaguneak bultzatzen duen egitasmo hau. Aste honetan Areetatik, Sestaotik, Hernanitik, Algortatik, Dimatik, Areatzatik, Orkoiendik, Valladolidetik, Azkoititik, Eraso-Imotzetik eta Paristik pasako da.

Emanaldi batzuetan, gainera, film laburrak proiektatzeaz gain zuzendariekin solasaldiak antolatu dituzte.

Emanaldi guztien egitaraua eta ikusgai izango diren film laburren inguruko informazioaegitasmoaren webgunean aurki daiteke.