Jada 703 erronkalari daude Hernanin Euskara Ari Du kanpainarne barruan. Kopuru ederra, eta, elkarrekin gero eta jende gehiago bilduko dugu erronka hartzera, urtea bukatzeko oraindik asko falta da eta. Zorionak erronkalari guztioi hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustuari heltzeagatik!
EUSKARA ARI DU @euskaraaridu 2018ko ekainaren 04a
Maiatzaren 25etik ekainaren 1era izanen da izena emateko epea Leitzako udako tailerretan eta haur txokoan.
Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimenean parte hartzeagatik jaso dituzte txekeak eskualdeko bi herritarrek.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen EZ DOK HIRU antzezlana izanen da LEITZAN, heldu den larunbatean, maiatzaren 12an.
"Ez dok hiru, euskal musikaren benetako istorioa" Euskal Herriko kantutegian oinarritutako antzerki ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz, zuzeneko musikaz lagunduta.
Bikote artistiko honek urteak daramatza antzerkigintzan, obrak sortzen, ekoizten eta antzezten. Euskarari lotutako izenburu ezagunak taularatu izan dituzte: "Desentxufatuak", "Lingua nabajorum", "Euskarazetamol", "Larru haizetara". "Euskara sencilloaren manifestua"...
Leitzan azkenaldian ez da antzerkia ikusteko parada izan, beraz asteburuan euskarazko umoreaz gozatzeko modua izanen dute herritarrek. Horretarako sarrerak aldez aurretik hartzea gomendatzen da:
SARRERAK SALGAI: Maimur liburu-dendan, Torrea eta Peritza tabernetan.
Helduek 10€
14-18 urte bitartekoek 6€
Animatu!!
Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute eskualdeko udalek. UEMAREkin elkarlanean lantzen duten kanpaina hau abiatua da dagoeneko eta apirilaren 22a izanen da errenta eta ondarea aitortzeko azkeneko eguna.
Asko eta asko dira, batzarrak egin ostean, Euskaraldian izena ematea erabaki duten herriak.
Euskalerria Irratia 2018-04-09 08:42 EUSKARA NAFARROA
Irakasleei zuzenduriko jardunaldia Iruñeko Planetarioan izango da apirilaren 21ean, eta hizkuntzen elkarbizitzan aditu diren katedradunek hartuko dute parte.