Maiatzaren 25etik ekainaren 1era izanen da izena emateko epea Leitzako udako tailerretan eta haur txokoan.

 

Leitzako udako tailerretan eta haur txokoan izena emateko epea ostiralean irekiko da. Beti bezala, 3-12 urte bitarteko haurrentzat da, eta lehentasuna izanen dute herrian erroldatutakoek. Plaza mugatuak direnez izena emateko ordenean onartuko dira haurrak. 

KARTELA PREZIO ETA DATEKIN

Aurreko urteetan bezala 012 telefonora deitu behar da izena emateko, eta honako datuak eman behar dira: haurraren izena era abizenak, adina, zein astetarako eta zenbat ordutarako ematen den izena. Ondoren enabt ordainud beahr den esanen dute 012ko arduradunek.

Dokumentazioa Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera ekarri behar da (Leitzako Udaletxean dago bulegoa). Aurkeztu beharreko agiriak:
- Izena emateko fitxa beteta eta gurasoek sinatuta
- Bankuko ordainagiria
- Haurraren osasun txartelaren fotokopia 

Hemen dituzu izen-emate orria eta argibide orria