Euskalerria Irratia 2018-01-31
Bihar hasiko da aurrematrikulazio kanpaina, eta, horren atarian, D ereduaren bertuteak goratu ditu NIZEk, "esfortzua, konfiantza, emozioak, elkarbizitza, eleaniztasuna, kalitatea, irudimena eta elkartasuna" bermatzen baititu.
'NUPen erizaintza euskaraz' dinamika aurkeztu dute Ikasle Abertzaleak-ek, Behatokiak, LABek, ELAk, Steilasek eta Iruñeko euskalgintzak, eta osasungintzan hizkuntzan eskakizuna duten postuak egotea aldarrikatu.
Euskalerria Irratia 2018-01-30
Otsailaren 3an arratsaldeko 18:00etan izanen da Bardoetako bertso-berendua Atekabeltz Gaztetxean.
Sarrera 4 euro.
Leitzako Bertso Eskolako talde bat aurkeztu da aurtengo BARDOAk taldekako bertso ekimenera. Aldatzea komeni izean du taldeak eta Diego Riaño, Mikel Azpiroz, Aitzol Eizmendi, Joanes Illarregi eta Xabat illarregik osatzen dute taldea.
Leitzarren lehenbiziko saioa herrian bertan izanen dute, Iruñeko Topa Bardo kopa! taldearen aurka. Bertso berendua oatailaren 3an izanen da, 18:00etan.
Guztira 16 talde aurkeztu dira eta 113 parte hartzaile. Otsailaren 2an Beran hasi eta martxaoren 23an bukatuko da Lekunberrin. Beraz finala eskualdean jokatuko da.
16 talde eta 113 parte hartzaile izango ditu, eta horietatik 74 izango dira bertsolariak. Otsailaren 2an Beran hasi eta martxoaren 24an bukatuko da, Lekunberrin. Informazio gehiago hemen eskuratu daiteke.
Euskalerria irratia 2018/01/22
16 -17 urteko gazteak "Ruta Quetzal" modukoan bilduko dira uztailean. Euskal Herria zeharkatuko dute eta baldintza nagusia euskalduna izatea da. Antolatzaileak Euskal Herriko hainbat txokotako dozena bat gazte dira.
Iturria: ARGIA. Onintza Irureta Azkune @oirureta
2018ko urtarrilaren 21a
Samara Velte, BERRIA
2018ko ilbeltzaren 17a
«Emakumezkoek gehiago egiten dute euskaraz, gizonezkoek baino». Ondorio hori atera du Soziolinguistika Klusterrak euskararen kale erabileraren azken neurketan. EHUko bi adituk argazkiaren ertzak arakatu dituzte: hizkuntzaren erabilera ere gizarte ereduaren sintoma bat dela argudiatu dute.
Edizio berri honen oinarriak ikusgai daude web gune honetan eta sariaren web orrian bertan ere.