Goiburuko tituloa
logo-txikia.jpg

Hizkuntzen Aberastasunean Hazi, Hezi eta Bizi


Ikasle euskaldun eleanitzak sortzea da eskualdeko udalek eta ikastetxeek abian jarri duten egitasmo honen helburua. 

60140bam.jpg

Zazpi egunez euskaraz bizitzeko ekimena jarriko dute martxan Baionan, Angelun eta Miarritzen


 

Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.

 

MIREN OSA GALDONA 

ARGIA 2017ko urriaren 16a

argazkitxiki74.jpg

Eguraldi bikainarekin ospatu dute Nafarroa Oinez, Lesakan


Tantirumairu ikastolak antolatu du aurten Nafarroako Ikastolen aldeko jaialdia. 3,5 kilometroko ibilaldia prestatu dute, lau gunetan banatuta.

 

2017-10-15 / Berria

p008_f01.jpg

Eremu mistoko herrietara hedatuko da zonifikazioaren aurkako aldarria


Ofizialtasuna eskatzeko dinamika bat abiatuko du Kontseiluak eremu mistoko sei udalerritan; tartean, Iruñea. Herritarren eskaerak jaso eta erakundeetan aurkeztuko dituzte euskalgintzako ordezkariek

 

Berria 2017-10-12 Ion Orzaiz

btn17-kartela-leitza.jpg

Leitzan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurdenetarako sarrerak salgai


Abiatu da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta heldu den igandean, urriaren 1ean, Leitzan jokatuko da hirugarren final laurdena. Kiroldegian izanen da, arratsaldeko 17:00etan eta sarrerak salgai daude Astitz eta Maimur liburu-dendetan, 12€-an. Internetez ere eros daiteke sarrera. 16 urte artekoentzat gazte sarrera dago baina hori ez dago salmenta puntuan, internetez erosi behar da www.bertsosarrerak.eus helbidean.

 

2017-larunblai-kartela.jpg

LARUNBLAIn izena emateko epea zabalik


Zabalik dago aurten ere Larunblain parte hartu nahi baduzue izena emateko epea. Saioak hilean bitan izanen dira: larunbatetan, arratsaldeko 4etatik 7etara, Lekunberriko Plazaola Kirolgunean.

Parte hartu nahi baduzue Euskara Zerbitzura deitu: 948504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus

euskaltegia.JPG

ULTZAMA ETA LARRAUNGO AEK EUSKALTEGI BERRIAREN INAUGURAZIOA


Pasa den ostiralean, irailak 15, arratsaldeko 7etan, ULTZAMA ETA LARRAUNGO AEK Euskaltegi berriaren inaugurazioa izan zen Lekunberrin.

Ikasturte berriari ongi etorri mundiala emateko eskualdeko jende ugari hurbildu zen, eta noski, alaitasuna, musika eta jatekoa izan ziren denentzat.

Euskaltegi berria badaukagu, animatu beraz eta izena eman!! matrikula epea zabalik da!!

 

salto-gazte-topaketak-a3-kartela.jpg

Udalerri Euskaldunetako gazteen topaketak izanen dira urriaren 20tik 22ra Orion


SALTO! Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk, gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahalduntzeko. Euskaraz bizitzea eta euskararen arnasa zabaltzeko agente bilakatzea sustatu nahi da.