Goiburuko tituloa
euskarabentura.jpg

120 gazteko espedizioa euskararen erabilera aktibatzeko


16 -17 urteko gazteak "Ruta Quetzal" modukoan bilduko dira uztailean. Euskal Herria zeharkatuko dute eta baldintza nagusia euskalduna izatea da. Antolatzaileak Euskal Herriko hainbat txokotako dozena bat gazte dira.

Iturria: ARGIA. Onintza Irureta Azkune @oirureta

2018ko urtarrilaren 21a

p015_i01.jpg

Euskara, emakumeen hizkuntza?


Samara Velte, BERRIA

2018ko ilbeltzaren 17a

«Emakumezkoek gehiago egiten dute euskaraz, gizonezkoek baino». Ondorio hori atera du Soziolinguistika Klusterrak euskararen kale erabileraren azken neurketan. EHUko bi adituk argazkiaren ertzak arakatu dituzte: hizkuntzaren erabilera ere gizarte ereduaren sintoma bat dela argudiatu dute.

etxepare-2018-1.jpg

Etxepare Literatur Sariaren 2018ko edizioa abian


Edizio berri honen oinarriak ikusgai daude web gune honetan eta sariaren web orrian bertan ere.

jarraia147372.jpg

Zerrenda bakarraren aldeko manifestazioa antolatu du Kontseiluak


Ezkerrak oposizioarekin bat egin du, hezkuntzako zerrenda bakarra legez eragozteko. Abenduaren 16rako protestara deituko du Kontseiluak.

Garikoitz Goikoetxea. BERRIA 2017-12-01

2017KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA


Euskara auzolana

Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez

dsc_0005.JPG

era.eus webgune berria gurasoentzat


Atzo eguerdian aurkeztu zen era.eus webgunea Kondestablearen jauregian.

Horren bidez, Nafarroan Euskara zerbitzua duten entitateek gurasoei laguntza eta baliabideak eskaini nahi dizkiete, haien ikas prozesua osatzeko. 

katarrapikaka-taldeekin.jpg

Goizuetako KATARRAPIKAKA lehiaketa larunbatean izanen da


Dena prest dago KATARRAPIKAKA lehiaketarako! badakigu zein 12 herritarrek parte hartuko duten (kartelan ageri dira argazkiak), kartelak jarriak daude herrian eta sarrerak salgai daude Amaia kafetegian.

Larunbatean, azaroak 18an izanen da saioa, arratsaldeko 18:30ean udaletxeko ganbaran.

salto2.jpg

Salto! gazte topaketen balorazio oso positiboa egin du UEMAk, eta 2018an udalekuak antolatzeko asmoa agertu du


 

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan aktibatu nahian, urriaren 20tik 22ra Salto! gazte topaketak egin zituen UEMAk. 40 lagunentzako lekua zegoen prestatuta Orioko Itxaspe baserrian, baina aldez aurretik 75 gaztek eman zuten izena, eta lurraldetasun eta genero irizpideak kontuan hartuta zozketa egin behar izan zuen UEMAk. 

· Hiru egunez hainbat ekimenetan parte hartu zuten gazteek, eta “landutako edukia zabaltzeko eta sendotzeko” 2018an udalekuak antolatzeko asmoa agertu du UEMAren hezkuntza arduradunak, “euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua, gazteen aisialdian ere sendotu ahal izateko”.