Asko eta asko dira, batzarrak egin ostean, Euskaraldian izena ematea erabaki duten herriak.
Euskalerria Irratia 2018-04-09 08:42 EUSKARA NAFARROA
Irakasleei zuzenduriko jardunaldia Iruñeko Planetarioan izango da apirilaren 21ean, eta hizkuntzen elkarbizitzan aditu diren katedradunek hartuko dute parte.
Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean. 50 lagunentzako izango da lekua, eta izena emateko epea astelehenean zabaldu zen, martxoaren 19an.
Udan euskaraz gozatzeko hamaika aukera!!!
Laster iritsiko dira udako oporrak eta hilabete horietan planak egiteko garaia da. Euskarazko udalekuek horretarako aukera paregabea eskaintzen dute. Bereziki neska- mutikoentzat pentsatutako jarduerak dira eta eskaintza zabala da: baserri- eskola, multiabendtura, ur- ekintzak, bertso udalekuak eta beste hainbat jarduera.
IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU martxoaren 12an hasi eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da 45 herri eta eskualdetan.
Aurtengoa hamabigarren edizioa izanen da, baina gure eskualdean ez da hainbeste urtez egin: Ultzamaldeak eskarmentu gehiago du eta Leitza, Areso, Goizueta eta Aranon bigarren aldiz eginen da. Euskaltzaleen Topagunea eta Ultzamaldeko zein Leitzaldeko Euskara Zerbitzuak dira antolatzaileak.
Martxoaren 6tik martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren planteamendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.
ARGIA @argia 2018ko martxoaren 07a
Euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkien mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzea ezinbestekoa dela uste du Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak.
Ahotsa.info 2018/03/05
Osasuna Futbol Taldeak sare sozialetan eta webgunean euskaraz aritu dela iragarri berri du. Informazio ofizialak eta oharrak bi hizkuntzatan izanen dira hemendik aurrera eskuragarri. Euskalerria Irratia 2018-02-27 08:47