Etxean egon beharra suertatu den garai honetan, Euskaraldiak “Etxealditik Euskaraldira” izeneko ekimena jarri du abian. Nolabait esateko, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 3ra eginen den Euskaraldiaren bigarren ediziorako “beroketa eta entrenamendua”.
Izan ere, etxean egon beharra daukagun garai honetan, une egokia izan daiteke etxean egiten den euskararen erabileraz gogoeta egiteko eta, bide batez, euskaraz egiteko ohitura indartzeko eta sendotzeko. Eta, jakina, etxean gaztelaniaz egiteko ohitura duenak, ohitura hori euskararen alde aldatzeko.
Irakurtzen jarraitzeko, klikatu albistearen tituluan
Eta horixe da, azken batean, ekimen honen helburua: etxean ere, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea.
Kanpaina egunotan iragartzen ari da, eta, kanpainaren barruan, apirilaren 24tik maiatzaren 3ra, Euskaraldiak proposamen zehatz batzuk eginen ditu, etxealdian bertan egiteko, betiere euskaraz egiteko ohitura indartzeko helburuarekin. Egunez egun etorriko dira proposamen horiek, eta, besteak beste, hedabideen eta sare sozialen bitartez zabalduko dira.
UEMAren webgunean argitaratutako elkarrizketa honetan gai honi buruzko gogoeta interesgarri batzuk irakur daitezke:
Eta, hemen, Euskaraldiak berak prestatutako bideoa, ekimena azaltzeko: