Asteotan bizitzen ari garen itxialdiaren aurrean, euskara zerbitzuak eta Balikebale lehiaketako antolatzaileek Leitzaketa 4.0 jokoa antolatu eta abian jarri dute. Ekimenak oso erantzun ona jaso du eta, batez beste, 155  lagun ari dira egunero-egunero joakoan parte hartzen.

Ordu berean galdera berdinak erantzuten dituzte jokoan parte hartzen dutenek, eta eguneko sailkapenaz gainera sailkapen orokor bat ere osatzen ari da, jokalari guztien erantzun kopurua eta erabilitako denbora jasotzen duena.

Garrantzitsuena, jakina, lehia baino gehiago, jokoa elkarrekin egitea da, tarte atsegin bat izatea eta, bide batez, herriari buruzko ezagutzea zabaltzea eta indartzea.

155 lagun ari dira, esan bezala, astelehenetik ostiralera, 20:15ean, eta horrek erakusten du herrian sortzen eta egiten diren ekimenekiko eta ideiekiko interes handia dagoela Leitzan.