Goiburuko tituloa
rollup-etxepare-2020.jpg

2020. urteko Etxepare saria


Nafarroako Udaletako euskara zerbitzuek urtero antolatzen dute Etxepare saria, 2004az geroztik. Hasieran literatur lehiaketa zena, hirugarren ediziotik aurrera album ilustratuen saria bihurtu zen, eta halaxe izan da geroztik.

Sariak ekarpen polita egin dio euskarazko album ilustratuen esparruari, eta kalitate handiko lan mordoska bat argitaratu da bultzada horri esker.

Urtero-urtero makina bat lan aurkezten da sari honetara, eta aurten ere, itxialdiak eta konfinamenduak gorabehera, aurkeztutako lan kopurua oso handia izan da. Guztira, izan ere, 35 lan aurkeztu baitira.

Lan horien guztien artean epai-mahaiak bat hautatu beharko du. Saria eman gabe gelditu ezean -eta orain arte ez da horrelakorik gertatu-,  huraxe izanen da Pamiela argitaletxeak argitaratuko duena, ohi bezala kalitate handiko edizio txukun batean. Saria irabazi duen lana zein den ekainaren bukaera aldera emanen da jakitera, eta albuma bera udazkenean argitaratuko da.

img_1475-1024x682.jpg

UEMAk bertan behera utzi ditu udalerri euskaldunetako gazteen topaketak


 

UEMA 2020 maiatzak 18

Ekainaren 29tik uztailaren 5era egitekoak ziren, Zumaiatik Lekeitiora, baina COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz bertan behera geratuko dira aurten, ohiko moldean behintzat. Urte amaieran hezkuntza araututik kanpo gazteentzat beste zerbait eskaintzea aztertzen ari da UEMA.

geroa-euskaratik.jpg

"Geroa euskaratik" kanpaina


Iturria: Kontseilua.eus

Gizarte berdinzale eta demokratikoagoa eraikitzeko, euskarak ere erdigunean egon behar duela eskatuko du Kontseiluaren ‘Geroa euskaratik’ kanpainak.

Euskalgintzako hainbat kidek hartuko dute parte, eta eragileek nahiz bestelako herritarrek mezuarekin bat egiteko aukera izango dute.

Etorkizunera begira erabakiak hartzeko unea da. Covid-19ak sortutako krisiak agerian utzi baitu gizarte honen hainbat hutsune, euskalgintzan nahiz bestelako gizarte esparruetan; herritarren arteko desberdinkeria eta zaurgarrienekiko bazterketa begi bistakoa izan baita. Normalitatea deitu izan duten hori ez zelako denona. Hizkuntza eskubideen etengabeko urraketek agerian utzi dute hori, esaterako. Horregatik, normalitate berri baterantz jotzeko abagunea dugu orain, elkartasunetik eta gizarteko talde desberdinen begirunetik. Baita hizkuntza auziei dagokionez ere.

...

xapo-azala_.jpg

Xapo aldizkariaren 19. zenbakia kalean da


“Kalean”, jakina, esateko modu bat da, batez ere garai berezi honetan. Goizuetako etxeetan banatu da, dagoeneko, Xapo, aldizkaria. 28 orrialdeko aldizkaria izan ohi da. Aurtengoan, berriz, 32koa argitaratu da.

Ohi bezala, eta koronabirusaren krisi honek ez du hori galarazi, Goizuetari buruzko artikuluz, erreportajez, elkarrizketaz eta irudiz ederki hornituta etorri da XAPO aldizkaria. Goizuetan eta Goizuetarako egina, garai bateko eta gaurko jakingarriz osatua etorri da: burdinolak, gazteak eta sare sozialak, emakume taldea, eskolakoen lanak, herriko irudiak, bidaia-kronikak, atzera begira atala, bertsoak, elkarrizketa laburrak…

Aldizkari osoa, hemen: http://www.iparmank.eus/fitxategiak/dokumentuak/argitalpenak/xapo_19.pdf

etxepare_katalinaiii.jpg

Eranafarroa:eus. Hamaika aukera, hamaika baliabide.


COVID-19ak gogor jo digun garai honetan, eta gauza askotarako ohiko bideak eta moldeak ezin erabiliz  gabiltzan honetan, eranafarroa.eus webgunea euskarazko aisialdirekin eta kulturarekin lotutako makina bat proposamen egiten ari da. Era guztietakoak: musika, jolasak, eskulanak, bideoak, ipuinak, antzezlanak, bertso-saioak...

0-12 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako webgunea da, eta proposamenak ere haientzat dira nagusiki. Konfinamendua hasi zenetik egunero proposamen zehatz bat egiten ari da, eta horien bildumak ere egin eta jaso ditu.

Eguneroko proposamen horiez gain, lehenago ere azaldu izan dugun moduan, euskarazko baliabide sorta ederra ere jaso du eranafarroa.eus-ek, era askotako baliabideak bilduz: musika, zinea eta marrazki bizidunak, app-ak, ipuinak eta literatura, jolasak...

 

oharra_2020ko-haur-txokoa-eta-tailerrak.jpeg

Leitzan, 2020ko Haur Txokoa eta Tailerrak, bertan behera


Euskara Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzueen Mankomunitateak eta Leitzako Udalak zabaldu duten oharrak, honela dio:

COVID-19 pandemiak sortutako egoera dela-eta, 2020. urtean ez dira Haur Txokoa eta Tailerrak eginen. Antolatzaileok (Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Euskara Mankomunitatea eta Leitzako Udala) azkeneko aste eta egunotako berrien zain egon gara, datozen hilabeteetarako egoera ahalik eta informazio gehienarekin aurreikusteko, eta aukera guztiak aztertzeko.

...

etxepare-2020-1-2.jpg

Etxepare Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da


COVID-19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz, haurrentzako album ilustratuak sortzeko aurtengo Etxepare Sarian lanak aurkezteko epea luzatzea erabaki dute saria antolatzen duten Nafarroako 22 toki- entitatek: maiatzaren 22a arte zabaldu da epea.

Bestalde, ondoko e- posta erabili daiteke sariarekin zerikusia duen edozein argibide jaso nahi izanez gero: info@etxeparesaria.eus