“Kalean”, jakina, esateko modu bat da, batez ere garai berezi honetan. Goizuetako etxeetan banatu da, dagoeneko, Xapo, aldizkaria. 28 orrialdeko aldizkaria izan ohi da. Aurtengoan, berriz, 32koa argitaratu da.
Ohi bezala, eta koronabirusaren krisi honek ez du hori galarazi, Goizuetari buruzko artikuluz, erreportajez, elkarrizketaz eta irudiz ederki hornituta etorri da XAPO aldizkaria. Goizuetan eta Goizuetarako egina, garai bateko eta gaurko jakingarriz osatua etorri da: burdinolak, gazteak eta sare sozialak, emakume taldea, eskolakoen lanak, herriko irudiak, bidaia-kronikak, atzera begira atala, bertsoak, elkarrizketa laburrak…
Aldizkari osoa, hemen: http://www.iparmank.eus/fitxategiak/dokumentuak/argitalpenak/xapo_19.pdf