COVID-19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz, haurrentzako album ilustratuak sortzeko aurtengo Etxepare Sarian lanak aurkezteko epea luzatzea erabaki dute saria antolatzen duten Nafarroako 22 toki- entitatek: maiatzaren 22a arte zabaldu da epea.
Bestalde, ondoko e- posta erabili daiteke sariarekin zerikusia duen edozein argibide jaso nahi izanez gero: info@etxeparesaria.eus
ETXEPARE SARIKO ANTOLATZAILEEN OHARRA COVID-19AK SORTU DUEN EGOERAREN AURREAN
Etxepare sariko antolatzaileak diren toki entitateek 2020ko Etxepare sarietan lana aurkeztu nahi dutenei honako hau jakinarazi nahi diete:
- Lanak entregatzeko epea luzatu eginen da, hau da, maiatzaren 22a izanen da lanak entregatzeko azken eguna. Honekin bermatu nahi duguna da aurten argitaratu ahal izatea lan irabazlea.
- Nolanahi ere, jabetzen gara egile batzuk zailtasunak izanen dituztela lanak inprimatzeko edota bidaltzeko. Horiek horrela, aukera izanen da lanak e-posta bidez bidaltzeko. Zehazki, info@etxeparesaria.eus helbidera bidali beharko dira, batetik lana bera eta bestetik egileen datuak, oinarrietan ezarritako jarraibideei jarraituz.
Nafarroako euskara zerbitzuok idazleak eta egileak eta ilustratzaileak animatu nahi ditugu haien lanak egiten jarraitzera, aurten saria emanen dela bermatua baitago.
Edozein argibiderako, idatzi info@etxeparesaria.eus helbidera.
Antolatzaileak:
Agoizko Udala; Antsoaingo Udala; Atarrabiako Udala; Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Esteribarko Udala; Galar Zendeako Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea; Irantzu Mankomunitatea; Iruñeko Udala; Estella-Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako Mankomunitatea; Tafallako Udala; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.
Laguntzaileak: Pamiela argitaletxea eta Galtzagorri elkartea
Babeslea: Nafarroako Gobernua