"ERA Belaunaldi berrien aukera" izeneko webgunean koronabirusak sortu duen egoerara egokitzeko proposamenak argitaratzen dira egunero. ERA webgunea Nafarroako udaletako euskara zerbitzuek sortua da, eta 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendua dago nagusiki.
Webgunean (http://www.eranafarroa.eus) euskaraz aritzeko eta euskaraz bizitzeko hainbat baliabide, aholku eta modu aurkitu daitezke, eta egunotan sortu den egoera berezirako, "eguneko kultur proposamena" izeneko atal bat sortu da. Atal horretan, egunero-.egunero, proposamen zehatz bat egiten ari da, interesgarria, arina eta erosoa.
Eguneko proposamen horretaz gain, webguneko "baliabideak" atalean, euskarazko hainbat baliabide interesgarri aurkitu daitezke: jokoak, pelikulak eta marrazki bizidunak, aplikazioak, ipuinak...
Egunotako egoerari aurre egiteko aukera bikaina, beraz, ERAnafarroa atarian.