Uztailaren 8tik 12rako astea izan da, izan ere, Leitzako Haur Txokoko eta Tailerretako izen-ematean haur kopuru handiena jaso duena. Tailerretan, hain zuzen ere, 66 haurrek eman dute izena, eta Haur Tokoan 41ek. Jarduera hauek antolatzen hasi zirenetik, eta badira 10 urtetik gora, hauxe izan da haur kopuru handiena bildu duen astea, orain arteko “marka” 50ean baitzegoen.

Aurtengoa izan da, halaber, hilabete osoko jarduera kontuan izanda, haur kopuru handiena jaso duena. Guztira 137 umek eman dute izena jarduera horietan. Hiru aldiz gainditu zen 100eko kopurua orain arteko ibilbidean, 2018an (123), 2017an (112) eta 2010ean (101). Gainerako guztietan parte-hartzea txikiagoa izan zen.

Izen-emate handia azaltzeko arrazoi ezberdinak izanen dira, ziur asko, baina, betiere, pozgarria da parte-hartzea handia gertatzen ari dela ikustea eta haurrentzako eskaintza honek harrera bikaina duela. Astearen hasieran eguraldia trakestu bada ere, begiraleen laguntzarekin aisa moldatuko dira, zalantzarik gabe, Leitzako ikastetxeek utzitako aretoetan goiz ederrak igarotzeko. Eta eguraldiak laguntzen dienean, orduan kanpora atera eta eguzkia lagun izanen dute Dindaiak prestatutako egitaraua gauzatzeko.