Laguntzak emanen dira euskara ikasteko ikastaroengatik eginiko ordainketetarako. Ikastaro horietarako matrikulek, betiere, 2018ko azaroaren 1aren ondoren eginak beharko dute, eta ikastaroek amaituta beharko dute 2019ko irailaren 30ean.

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2019/101/Anuncio-3/

 

 

Eskaerak aurkezteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasi eta irailaren 16an amaituko da.

Diruz lagunduko diren ikaskuntza edo alfabetatze modalitateak honakoak izanen dira: ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta autoikaskuntzakoak.

 

Diruz lagunduko diren ikaskuntza modalitateak honakoak izanen dira:

a) Ikastalde arruntentzako aurrez aurreko irakaskuntza: astean gutxienez 4 eskola-ordu izan behar dituzte, eta ikastaroak gutxienez 90 ordu guztira.

b) Barnetegiak: ikastaro bakoitzak gutxienez 80 eskola-ordu izan behar ditu.

c) Baliabide telematikoen bidezko irakaskuntza: ikastaro bakoitzak gutxienez 100 lanordu izan behar ditu.

d) Berariazko ikastaroak, eta eskaeraren aniztasunari egokituak; betiere, presentzialak eta 90 eskola-ordu baino gehiagokoak behar dute.

 

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak jasotzeko, honako betebehar hauek bete beharko dira:

–16 urte baino gehiago izatea. Adingabekoen kasuan, eskaera gurasoek eginen dute, edota adingabekoaren tutoretza duenak.

–Nafarroan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.

–Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

–Euskara ikasteko ikastaroren batean matrikulatu izana 2018ko azaroaren 1aren ondoren; ikastaroak, betiere, amaituta beharko du 2019ko irailaren 30ean. Ikastaroa ematen duen entitateak euskararen irakaskuntza behar du bere helburu nagusien artean, eta horretarako baliabide propioak ere izan behar ditu, programazio propioa barne.

–Gutxienez eskolen %80 hartzea. Autoikaskuntzako ikastaroetan izena emandako pertsonek ere egiaztatu beharko dute eskola horiek hartu izana. Eskolak hartu izana edo aprobetxamendua ikastaroa amaitzean egiaztatu beharko da.

 

Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

–Eskabidea eta helburu bererako egindako beste laguntza eskaera batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina).

–Matrikula noiz egin zen edo izena noiz eman zen adierazten duen agiria.

–Dirulaguntzaren xedeko ikastaroari dagozkion ordainketak egin izanaren frogagiriak.

–Zentroak edo euskaltegiak luzatutako bertaratze ziurtagiria. Ziurtagiria ikastaroa bukatzerakoan aurkeztuko da, eta, betiere, 2019ko urriaren 15a baino lehen.

–Erroldatze agiria. Ziurtagiri hori erantsi beharko da soilik baldin eta eskabidean Euskarabideari informazio hori eskuratzeko baimenik ez bazaio eman.

–Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzen duten agiriak. Ziurtagiri horiek soilik erantsi beharko dira baldin eta eskabidean Euskarabideari informazio hori egiaztatzeko baimenik ez bazaio eman.