Iñaki Arregi beka sortu du UEMAk udalerri euskaldunen garapena aztertzeko helburuarekin, eta zabalik da lehen deialdirako lanak aurkezteko epea. Proposamenak aurkezteko azken eguna 2019ko uztailaren 24a da.
Lanak UEMAren Aulestiko bulegoan aurkeztuko dira: Donibane enparantza 1, 48.3800 Aulesti- Bizkaia
Iñaki Arregi beka sortu du UEMAk, udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko. Eusko Jaurlaritzak babestuko du beka, eta bi lan sarituko ditu lehen deialdian, bakoitza 5.000 eurorekin.
Informazio gehiago: http://www.uema.eus