Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimenean parte hartzeagatik jaso dituzte txekeak eskualdeko bi herritarrek.

Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu ekimen honek, eta horrekin batera liburutegi publikoak erabiltzea. Ekimenean parte hartzeko aski da liburutegitik euskarazko liburua maileguan hartzea. Behin irakurri ondoren itzuli eta irakurle fitxa bete, segidan liburuzainak erosketa-txekea emanen dio erabiltzaileari. Erosketa-txeke horrekin nahi duenak liburu bat erosiko du %35 merkeago. 

Erosketa-txeke hauek eskuratzeaz gain, ekimen honek 30€ko balioa duen txekea zozketatuko du bi hilabetetan. Horretarako aurrez azaldukota urratsak ematen dituzten irakurle guztiak liburutegiko erabiltzaileen zerrendan sartuko dira, hilabete amaieran eginen den zoketan parte-hartzeko. 

Aipatu bezala, lehenbiziko zozketa egina da dagoeneko, apirilari dagokiona hain justu ere. Leitzako liburutegiko zorteduna Aitziber Lekuona izan zen (argazkian ageri da) eta Ultzamaldeko liburutegiko sariduna, berriz, Kattalin Agirreurreta.

Bigarren zozketa bat ere izanen da maiatzaren bukaeran, ordura arteko erabiltzaile guztien artean eginen dena.

Badakizue beraz, liburuekin gozatzeaz gain opariak ere lor ditzakezue!.