Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten eskualdeko ordezkariak ere Euskaraldiaren alde agertu dira. Euskal Herriko hainbat tokitan bezala, argazkia atera dute hamaikakoa osatuz, ekimenarekin bat egiten dutela adierazteko.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra eginen den Euskaraldiak herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatu nahi du, uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela erakusteko.
Ahobiziak eta Belarriprest-ak behar ditu ekimen honek. Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira:
- 16 urtetik gorakoa izatea
- euskara ulertzea, nahiz hitz egiteko gai ez izan
Izen-ematea irekia da, jada, eta bi bide daude horretarako:
- Online, honako estekan sartuta: izenematea.euskaraldia.eus
- Paperean, izen-emate orria betez. Non bete daitekeen jakin nahi baduzu galdetu zure eskualdeko euskara zerbitzuan.
Animatu eta eman izena EUSKARALDIAN!