Gaur da Korrikaren eguna gure eskualdean. Arratsaldeko 6ak aldera sartuko da Leitzan. Mankomunitateko kilometroa Leitzatik Uitzirako bidean eginen dugu, 1002. kilometroa.  Egin KLIKA zuk ere Korrikari!!!

Malerrekak emango dio lekukoa gure eskualdeari. Ezkurratik igaro ondoren sartuko da Korrika Leitzan, arratsaldeko 18:05etan. Leitzatik Uitzira abiatuko da. Uitzirako bidean, hain zuzen, hartuko du gure Mankomunitateak lekukoa, 1.002 kilometroan. Lekunberrira arratsaldeko 19:20ean iritsiko da eta herria zeharkatu ondoren Mugirotik barna Urritzan, iluntzeko 20:25etan, eginen du sarrera. Handik Basaburuan sartuko da,  Jauntsaratsen gaueko 21:17etan izanen dugu. Basaburua zeharkatu eta Larraintzarrera 22:29an iritsiko da.