Euskararen arnasguneen inguruko erakusketa ibiltaria ikusgai Lekunberriko Mitxausenea Kultur etxean, martxoaren 11tik 17ra. Euskal Herriko udalerririk euskaldunen gaineko hausnarketa egitea proposatzen digu erakusketak.

Euskararen arnasguneen inguruko erakusketa UEMAk eskainitakoa da. Udalerri euskaldunetan euskarak izan duen bilakaera adierazten duten datuekin eta arnasguneen kontzeptuaren inguruko hainbat azalpenekin osatu da, herritarrek, gure herrian, euskararekin gertatzen ari dena zergatik gertatzen ari den eta ikus dezaten eta horren kontzientzia har dezaten.

Erakusketarekin batera, bisitailerra eginen da Ibarberri ikastetxeko DBHko ikasleekin. Gazteak euskararen arnasguneen garrantziaz jabetzea, eta ikasleei arnasgune horietan euskarak izan duen bilakaera ezagutaraztea da tailer honen helburua.