Goiburuko tituloa

Argitalpenak

Euskara normalizatzeko lanak adar asko ditu, makina bat urrats egiten da helburua iristeko, eta urrats horietako asko argitalpen modura iristen dira euskaldunarengana eta herritarrarengana. Euskararen eta herrigintzaren inguruko mezuak, jakingarriak eta informazioa oro har herritarren eskutara iristen da, beraz, hainbat argitalpenaren bidez. Batzuk herri mailakoak, beste zenbait eskualdekoak, normalizazio-programa jakin bati lotutakoak, ikuspegi zabal eta orokorrekoak, argitalpen mardul eta trinkoak, baita arin eta laburrak ere… Denak ere euskararen aldeko ahalegin baten erakusgarri, eta herriotako bizitasunaren seinale. Atal honetan Euskara Mankomunitateak eta eskualdeko udalek zuzenean edo beste norbaitekin lankidetzan kaleratu dituzten edo diruz lagundu dituzten hainbat argitalpenen berri emanen dizugu: