Pulunpe aldizkari hilabetekaria da. Euskara hutsez egiten da eta, urtean, hamaika zenbaki argitaratzen dira. Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lanzko etxe guztietan, doan, banatzen da. Pulunpe aldizkarian eskualdeko gertakarien berri ematen da
Bertsoen eta irudien bidez, liburu honek Odietako herrietan berrena ibilandi liluragarria egitera gonbidatzen gaituzte egileek: bertako jendea eta abereak, etxeak eta paisaiak, basoak, bideak, iturriak...
Egileak: Iñigo Ibarra eta Iñaki Vergara
Urtea: 2012
Babeslea: Odietako Udala
Imozko herrietan darabil euskararen ezaugarri linguistikoak aztertzen dira liburu honetan.
Egilea: Amaia Apalauza Ollo
Urtea: 2008
Argitalpena: Nafarroako Gobernua
Lan honen helburua Nafarroako iparraldeko hizkera baten azterketa linguistikoa egitea da: Ultzamako euskararena, hain zuzen ere, eta inguruko euskalkiekin dituen harremanena.
Urtea: 1995
Egilea: Orreaga Ibarra Murillo
Azalaren diseinua: Javier Arbilla
Azalaren argazkia: Alfonso Senosiain
Argitaratzaileak: Nafarroako Rural Kutxa eta Nafarroako Gobernua