Goiburuko tituloa

Leitza, Goizueta, Areso eta Arano

  • xapo17_web-azala_1.jpg

    Xapo aldizkaria

    Goizuetako aldizkaria. Goizuetako Kultur Taldeak eta Goizueta, Leitza, Areso eta Aranoko Udaletako Euskara Zerbitzuak egiten dute, eta euskara, kultura, Goizueta eta Goizuetako herrigintza lantzen ditu. 28 orrialdeko euskara hutsezko aldizkaria da, eta urtean behin argitaratzen da. 17 zenbaki argitaratu dira.

    • Urtea: Lehendabiziko zenbakia 2002. urtean argitaratu zen
    • Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea

  • goizueta_historia-1.pdf_1.jpg

    Goizueta: Historia, istorioak, lurra, jendea

    Goizueta. Historia, istorioak, lurra, jendea...

    Goizuetari buruzko dibulgazio aldizkaria da, 2016ko abenduan argitaratua, Goizuetako Kultur Taldearekin elkarlanean. Aldizkariaren 36 orrialdeetan herriari buruzko hainbat jakingarri biltzen dira, irudiz lagunduta. Hauek dira aldizkariaren atalak: historia; lurra,  Artikutza...; ekonomia, lana, lanbideak; euskara, Goizuetako hizkuntza; kultura etnografia, etxeak, festak...; kirola; eta pertsonaiak eta herritarrak.

  • leitza_historia_istorioak-web.pdf_1.jpg

    Leitza: historia, istorioak, lurra, jendea...

    LEITZA. Historia, istorioak, lurra, jendea…

    Lehen hola, orain hala, gero ez jakin nola

    Leitzari buruzko dibulgazio aldizkaria da, 2015eko urtarrilean argitaratua. Aldizkariaren 32 orrialdeetan herriari buruzko hainbat jakingarri biltzen dira, irudiz lagunduta. Hauek dira aldizkariaren atalak; istorioz jositako historia; lurra, jendea, lana...; euskara, Leitzako hizkuntza; kultura eta kirola; ospakizunak eta ohiturak; herri bat auzolanean; eta pertsonaiak eta  herritarrak.

  • marmari-32_iparmank_CompressPdf.pdf_1.jpg

    Marmari aldizkaria

    Leitzako aldizkaria. Euskara zerbitzuak egiten du, eta euskara, kultura, Leitza eta Leitzako herrigintza lantzen ditu. 28 orrialdeko euskara hutsezko aldizkaria da, eta urtean zenbaki bat argitaratzen da. 30. zenbaki argitaratu da azkena.

    Urtea: Lehendabiziko zenbakia 2000. urtean argitaratu zen

    Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea

  • miaxiria_01.jpg

    Miaxiria aldizkaria

    Aranoko aldizkaria. Herritar talde batek eta Arano, Leitza, Goizueta, eta Aresoko Udaletako Euskara Zerbitzuak egiten dute, eta euskara, kultura, Arano eta Aranoko herrigintza lantzen ditu. Euskara hutsezko aldizkaria da, 28-32 orrialdekoa, eta bi urtean behin argitaratzen da. 6 aldizkari argitarau dira orain artean.

    Urtea: Lehendabiziko zenbakia 2010. urtean argitaratu zen

    Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea

    Aldizkaria PDF formatuan: www.iparmank.eus

  • behin-betikoa-panpanoziri_02_web_CompressPdf.pdf_1.jpg

    Panpanoziri aldizkaria

    Aresoko aldizkaria. Herritar talde batek eta Areso, Leitza, Goizueta, eta Aranoko Udaletako Euskara Zerbitzuak egiten dute, eta euskara, kultura, Areso eta Aresoko herrigintza lantzen ditu. 28 orrialdeko euskara hutsezko aldizkaria da eta bi urtean behin argitaratzen da. 3 aldizkari argitaratu dira orain artean.

    Urtea: Lehendabiziko zenbakia 2011. urtean argitaratu zen

    Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea

  • goizuetako-etxeen-izenak.jpg

    Goizuetako etxeen izenak

    Goizueta etxeen izenak bildu eta etxe nahiz izen horien inguruko hainbat argibide ematen ditu liburuak: etxearen kokapena, argazkia, izenaren lekukotasun historikoak, izenaren esanahia…

    Urtea: 2011

    Argitaratzaileak: Pamiela argitaletxea (Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Goizuetako Udala eta Euskarabidea laguntzaile)

  • aio-leitze.jpg

    Aio, Leitze

    Leitzako euskararen hiztegia. Etnografia, corpusa, dialektologia. Leitzako hitzak, esamoldeak… biltzen dituen hiztegia, idatzietatik nahiz grabaketetatik jasotako hainbat adibidez eta lekukotasunez hornitua.

    Urtea: 2005

    Argitaratzaileak: Mikel Olano eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea

  • areso-leitza-hizkerak.jpg

    Areso eta Leitzako hizkerak. Bertako hitz eta historian barrena

    Areso eta Leitzako hizkeren deskribaketa

    Urtea: 1998

    Argitaratzaileak: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua.

  • goizueta-arano-hizkerak-1998.jpg

    Goizueta eta Aranoko hizkerak

    Goizueta eta Aranoko hizkeren deskribaketa

    Urtea: 1998

    Argitaratzaileak: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua.

  • leitza-areso-hizkerak.jpg

    Leitza eta Aresoko hizkerak, liburuaren laburpena

    Areso eta Leitzako hizkerak. Bertako hitz eta historian barrena liburuaren laburpena. Leitza eta Aresoko hizkeren deskribaketa

    Urtea: 1999

    Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea

  • goizueta-arano-hizkerak.jpg

    Goizueta eta Aranoko hizkerak, liburuaren laburpena

    Goizueta eta Aranoko hizkerak liburuaren laburpena. Goizueta eta Aranoko hizkeren deskribaketa

    Urtea: 1999

    Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea