Goiburuko tituloa

Leitza, Goizueta, Areso eta Arano

  • euskara-leitza-goizueta-areso-arano.jpg

    Euskara Leitza, Goizueta, Areso eta Aranon

    Euskararen egoeraren deskribaketa Leitza, Goizueta, Areso eta Aranon, 2003. urtean

    Urtea: 2003

    Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea

  • joven-de-leiza-tx.jpg

    Joven de Leiza. ¿Qué piensas sobre el euskara?

    Eskuorri hau Leitzako Marmari euskara taldeak argitaratu zuen 2000. urtean, ironiaren eta umorearen bitartez herriko gazteen artean euskararen inguruko gogoeta eragiteko

  • Leitzaketa_taula 42x60 - Kopia.jpg

    Leitzaketa mahai-jokoa

    Leitzari buruzko 1.200etik gora galdera-erantzun biltzen dituen mahai-jokoa. 1999. urtean Leitzako Udaleko euskara zerbitzuak eta Leitzako Kultur Taldeak sortu zuten, eta 2021. urtean Euskara mankomunitatearen eta Leitzako Udalaren ekimenez berritua eta eguneratua. 2021eko edizioan mahai-joko fisikoa eta gailu bidez jokatzekoa argitaratu dira.

    Urtea: 1999 eta 2021.

    Argitaratzailea: Leitzako Udala eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea.

  • sara-leitza-bermeo.jpg

    Sara-Leitza-Bermeo. Elkar ezagutze ekimena

    2002. urtean, UEMAk bultzatuta, Leitza, Sara eta Bermeo herrieen arteko elkar ezagutzeko bultzatzeko ekimen bat gauzatu zen. Hiru urte horietan zenbait ekintza antolatu ziren, elkar ezagutzea eta herrien izaera euskalduna partekatzea eta indartzea helburu. Urtean zehar egindako harremanaz gain, urte bakoitzean hiru herritako batean egun osoko egitarau bat prestatu eta egin zen.

  • itzulpen-zerbitzua.jpg

    Itzulpen Zerbitzua

    Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udaletako euskara zerbitzuak, eskualdeko enpresa, establezimendu, elkarte eta taldeei eskaintzen dien itzulpen-, zuzenketa-, eta aholkularitza-zerbitzuaren berri emateko txartela.

  • inen-al-duu.jpg

    Iñen al duu... euskaz?

    Leitzako Marmari taldeak egindako pegatina, gazteen artean euskararekiko jarrerak eta erabilera indartzeko kanpainaren barruan

  • areso-herri-euskalduna.jpg

    Areso. Herri euskalduna

    1996. urtean Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udaletako euskara zerbitzuak argitaratutako eskuorria, eskualdeko herrien izaera euskalduna nabarmentzeko asmoz, kanpotik etorritako bisitariei begira batez ere. Euskararen inguruko zenbait datuez gainera, herriari buruzko hainbat jakingarri ematen ditu eskuorriak

  • arano-herri-euskalduna.jpg

    Arano. Herri euskalduna

    1996. urtean Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udaletako euskara zerbitzuak argitaratutako eskuorria, eskualdeko herrien izaera euskalduna nabarmentzeko asmoz, kanpotik etorritako bisitariei begira batez ere. Euskararen inguruko zenbait datuez gainera, herriari buruzko hainbat jakingarri ematen ditu eskuorriak