Euskal Herriko hainbat toki-hedabidek duela pare bat urte osatu zuten elkartea da Tokikom. Tartean da Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberrin zabaltzen den Mailope aldizkaria. Orain arteko presidentea Mikel Irizar izan da, baina hark kargua utzi du eta aurrerantzean Mailope aldizkariko lantaldeko kide den Urko Aristi kazetaria izanen da elkartearen buru. Berria egunkarian jasotako adierazpenetan honela zioen Urkok:  «Orain arte Irizarren gidaritzapean egindako bidearekin guztiz ados egonik, bide berean jarraitzeko konpromisoa hartzen dut, eta dagoeneko abiatutako egitasmoak sendotzekoa eta beste egitasmo batzuk abiaraztekoa».