Ultzamaldean mintzapraktika egiten duten kideen artean argazki lehiaketa bat antolatu da eta argazki saritua honakoa da.

“Hurrengo eguna ezin politagoa izan zen, eta nire bizikleta eta biok paseatzera atera ginen. Gozatzera.”

Hori izan da Mikel Lara mintzakideak argazki irabazleari jarri dion testua.  Azaroan antolatu zen argazki lehiaketa Ultzamaldeko Mintzakide egitasmoaren kideen artean. Saria Errigorako kutxa bat zen, udazkeneko zonaldeko argazki polittena lortzen zuenarentzat. Guztira 7 parte hartzaile egon dira, argazki bikainak atera eta poesia olerkiak ere bidali dituztenak, eta epaimahaiak zaila izan du aukeraketa, baina aurengo irabazlea Ihabengo bizilaguna den Mikel Lara Delgado izan da, zorionak eta segi sariaz gozatzera!