Jakin nahi duzu zer berrikuntza egongo diren 2026ko martxoan pasako den 24.korrikan? Ultzamaldeko detaile guztiak emango dizkizugu!
24.Korrikako Ultzamaldeko aurkezpenera gonbidatzen ditugu eskualdeko herritar edota entitate ezberdinen ordezkari guztiak. Urtarrilaren 22an elkartuko gara Ultzamako Udaletxe atzekaldean dagoen coworking espazioan. Bertan, eskualdeko AEK-ko arduradunaren eskutik ezagutuko ditugu datorren urteko korrikaren detaile eta berrikuntza guztiak, hala nola, eskuladeko ibilbidearen nondik norakoak, lekuko-aldaketen salmentari buruz ere arituko gara, baita tokiko eskoletan antolatuko diren korrika txikien inguruan ere, gainera korrika kulturalaren baitako zenbait ideia edo jarduera ezagutzeko aukera ere izango dugu.
Beraz, interesa baduzu gorde data, eta etorri aurkezpenera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Larraintzarren euskaltzaleen artean giro goxoan egongo gara.
