Euskarak, hizkuntza gutxitua izaki, bultzada handia behar du. Euskara normalizatzeko errezetak osagai ugari dauzka, eta horietako bat dira udalerri euskaldunak. 190 inguru gora dira Euskal Herrian udalerri euskalduntzat jo litezkeen herriak, eta horietako asko UEMAn sartuta daude. alegia, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean. Tartean, gure eskualdeko Mankomunitateko 6 udalerri: Araitz, Areso, Basaburua, Goizueta, Larraun eta Leitza.
(irakurtzen jarraitzeko, klikatu albistearen izenburuan)
Joan den larunbatean, maiatzaren 14an hain zuzen ere, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu zen Seguran. Udalerri euskaldun horien garrantzia aldarrikatzeko eta udalerri euskaldunen eta UEMAren egitasmoari bultzada bat emateko asmoz, egitarau interesgarri eta aberats batekin ospatu zen eguna, eta apustuak aurrera jarraituko duela berretsi zuten han elkartutako ordezkariek eta herritarrek.
UEMAren sorreraz, ibilbideaz, gaur egungo ildoez eta etorkizuneko erronkez gehiago jakiteko Mankomunitateko lehendakari Iraitz Lazkanorekin eta Miren Segurola koordinatzailearekin Goierri Irrati Telebistak egindako elkarrizketa hau ikus daiteke:
Elkarrizketa UEMAko lehendakariari eta koorinatzaileari