Udan euskaraz gozatzeko hamaika aukera!!!
Laster iritsiko dira udako oporrak eta hilabete horietan planak egiteko garaia da. Euskarazko udalekuek horretarako aukera paregabea eskaintzen dute. Bereziki neska- mutikoentzat pentsatutako jarduerak dira eta eskaintza zabala da: baserri- eskola, multiabendtura, ur- ekintzak, bertso udalekuak eta beste hainbat jarduera.
Aisialdia ezinbestekoa da haurrentzat, lagunartean jarduera ezberdinak gauzatuz gozatzen dutelako. Tarte horretan ere euskaraz aritzeak berebiziko garrantzia du.
Udalekuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, zure eskualdeko Euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri: Larraungo bulegoa: 948 504400, Leitzako bulegoa: 948 510814 eta Ultzamako bulegoa: 948 305134
Hemen dituzue euskarazko udalekuen eskaintzak jasotzen dituzten eskuorriak LHko ikasleentzako eta DBHkoentzako.
Egin aukeraketa eta gozatu aisialdian ere euskaraz!