Joan den astean ekin zioten udako eskaintzari eta bigarren astean doaz dagoeneko. 

Guztira 143 haur ari dira parte hartzen aurten: Haur Txokoetan 49 eta Tailerretan 94. Horiekin guztiekin 11 begirale ari dira lanean.

Ekainaren 30ean hasi ziren eta uztailaren 25era arte izanen da. 4 asteko eta eguneko 4 orduko eskaintza izaten da eta neska-mutikoek oso gustura parte hartzen dute. Aurten parte hartzaile berri asko dira aurreko urteetan aritu ez direnak, eta begiraleen esanetan oso ongi murgildu dira taldean zein jardueretan.

Ohiko moduan jolasak, eskulanak, tailerrak... egiten ari dira, baita irteerak ere: asteartean, esaterako, Soro baserrira joan ziren bisitan. Oilo, oilar eta txitak erakutsi zizkien Julenek, ardiari ilea nola mozten den, baita baratzean ereindakoak ze fruitu ematen duen, Mirenek, esaterako arto-buruak ekarri zituen eskuetan.  Eskerrik asko familia!!

Goizpasa bikaina izan zen!

 .-.-.-.-.-  HEMEN BIDEO LABUR BAT.-.-.-.-.-.-