Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko udalek Euskara Zerbitzuarekin batera turistentzako eskuorriak argitaratu dituzte. Euskaraz bizi garen eskualdea dela adierazten du, besteak beste eskuorriak. Euskaraz gain beste 5 hizkuntzetan dago: Gazteleraz, katalaneraz, galizieraz, frantsesez eta ingelesez.

Turistei ongi etorria emanez,  eskualdean euskararen egoera azaltzen du, labur eta eskualdeko herritarrak euskaraz bizi direla erakusteko helburua du. Informazio guztia 6 hizkuntzetan dago. Atzekaldean, hainbat hitz eta esaldi laburren hiztegi txiki bat dator, gure hizkuntza zertxobait ulertzeko lagungarri. Gehiago jakin nahi duenarentzat QR kode bat ere badago, beste 60 hizkuntzetara bideratzen duena.

Inguru honek turismoa egiteko aukera zabala eskaintzen die bisitariei: mendi ibilaldiak, Plazaolako trenbidetik paseoak, ibilaldi megalitikoak gune aberatsetan Goizueta eta Aranoko lurretan, herri kirolak, gastronomia... .

Hemen duzue turismoa-euskara eskuorria: ###MAILA###files/Turismoa_euskara eskuorria.pdf

Gozatu inguruaz eta euskaraz!