Gizarte eta Euskara Zerbitzuek antolatuta, larunbata honetan, otsailak 20, sukaldaritza tailerra izanen dugu Uitziko elkartean (Larraun). Bertara Larraun ibarreko DBH 1, 2, 3 eta 4 ikasmailetako gazteak gonbidatuak daude. 16:30ean hasi eta 21:30 aldera amaituko da ekimen goxo hau.
Menua: pizza, patata amorratuak, eta hiru postre goxo izanen ditugu. Joan den ikasturtean Lekunberriko Kattagorri elkartean antolatu zen ikastaroa eta ederki pasa zuten gazteek. Aurten halaxe izatea espero dugu.
Gazte Aisialdia egitasmoa Gizarte eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Larraungo ibarrean. Honen xedea dugu aisialdi aukera osasuntsua eskaintzea bertako gazteei. Joan den ikasturtean ekin zitzaion antolatzeari eta jardueraz jarduera dozenaka gazte hurbildu dira: zinepizza, sukaldaritza ikastaroa, ur festa...