Esku artean duzun hau zure herrian, eskolan, auzoan, elkartean... sorionekuak dinamika lantzeko tresna da. Irakurri eta erabili nahi erara,

eta zabaldu lau haizetara!

1. Zer da sorionekuak?
‘Sorionekuak’ euskararen aldeko dinamika herritarra da; guztiok gara sorionekuak. Eta,
batez ere, sorionekuak dei bat da: euskararen aldeko deia, eskubideak errespetatzearen
aldekoa, herritar guztien berdintasunaren aldekoa, harrotasuna zabaltzekoa.
‘Sorionekuak’ es una dinámica ciudadana a favor del euskera; todos y todas somos
sorionekuak. 
Euskara nafar guztiona Euskara hemengoa delako, Nafarroa osokoa, eta Nafarroa osokoa bada, euskara denona ere badelako, nafar guztiona. Euskarak ez du inor kanpoan uzten, euskara denon plaza, hizkuntza eta ondarea da. Bada garaia, behingoagatik, euskarari Nafarroan merezi duen tratamendua emateko. Abestiak zioen moduan, Ze arraroa euskararik gabe Nafarroa.
 


2. Sorionekuak Izan Nahi Dugu!
Zure herrian, eskolan, auzoan, elkartean, lagun taldean, ikastetxean dinamika landu!
Sorionekuak izan nahi dugulako, gutako bakoitzaren aletxoa ezinbestekoa da. Herritarren
sare aktibo bat osatzea proposatzen dugu, irekia eta norberak bere espazioetatik
landua. Manifestua hori da: Nafarroa osoari deia, euskararen aldeko aldarri argia.


Anima zaitez, antolatu, aberastu, bultzatu eta zabaldu dinamika!