Solasean hizkuntza-errefortzurako egitasmoa da. Euskaraz hitz egiteko eta komunikatzeko ohiturarik edota baliabiderik ez duten haurrak elkartzen ditu. Leitzan eta Goizuetan abiatu da, 2021eko irailean eta 2022ko otsailean, hurrenez hurren.

Egitasmoaren  helburu nagusiak:
.- Eskolan euskararekin zailtasunak dituzten 8-12 urte bitarteko haurrei hizkuntza errefortzua eskaintzea.
.- Euskara komunikaziorako tresna bihurtzea.
.- Euskararen ahozko adierazpenetarako komunikazio trebetasunak lortzea.
.- Egitasmoan parte hartzen duten haurren artean euskararen erabilera areagotzea.
 Talde txikietan, astean bi orduz, modu informalean biltzen dira umeak, eta begirale batek gidatzen eta dinamizatzen ditu saioak.