Ireki da izena emateko epea, eta martxoaren 31ra arte izanen da zabalik. Galdetegi bat bete behar da horretarako.

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk, eta bi txanda izanen dira: 

  • ekainaren 22tik 30era, 
  • uztailaren 2tik 10era. 

Martxoaren 1ean zabaldu da izena emateko epea, eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte bina gau. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

Izena emateko UEMAk horretarako prestatu duen galdetegira sartu eta datuak bete behar dira.
Hemen:

An image 
 

               labur.eus/salto2025izena