Teknologietan gero eta denbora gehiago pasatzen dugunez, pasatzen dugun hori egin dezagun euskaraz! Helburu horrekin antolatzen ditu ikastaroak Euskarabideak, Sarean Euskaraz-en eskutik. hainbat ikastar izaten dira Nafarroko herri askotan, eta horietako bat Leitzan izanen da urriaren 31n, arratsaldeko 18:00etan, MIMUKAI zentroan.
Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan... Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horien erantzuna jasoko dugu, eta batez ere, sareak egoki erabiltzeko hainbat aholku eskuratuko ditugu.
Zuzendaria: Maider Likona informatikaria
Izena emateko: www.sareaneuskaraz.eus
Animatu eta eman izena, lehenbailehen!