Datorren urtarrilaren 2an, larunbatean, Oneka Marrazoaren ikuskizunak Lekunberri bisitatuko du. Eguerdiko 12:00etan hasiko da ikuskizuna eta sarrerak salgai izanen dira herriko kiroldegian eta kultur etxean 3 euroko prezioan.

Familiarentzako ikuskizun hau, ederra izatearekin batera, euskalgintzako eragileentzako lagungarri ere bada. Iazko ikuskizuna eta DVDaren diru irabaziak Euskalerria Irratiari laguntzeko erabili ziren. Aurten, ordea, irratigintzatik paperera egin du salto elkartasunak: Mailope aldizkaria (hemen Euskalerria irratian aldizkariaren ibilbideaz egin laburpena).

 

Hilabetekari hau Araitz eta Larraungo bailaretan zabaltzen da, 1.600 aleko argitaraldiarekin. 1990etik hona, faltarik gabe, ehunka ale argitaratu dira eta bailara hauetako euskararen normalizaziorako ezinbesteko zutabea izan da.

Hemen Ene Kantak, “Oneka Marrazoa” ikuskizunaren dosierra.