Hizlaria eta dinamizatzailea: Iñaki Eizmendi. Gurasoentzako euskarazko hitzaldia.

Gure seme-alabak eleanitzak izango dira. Gizarte eleanitz batean bizi gara eta etorkizunean ere horrela izango da.

Seme-alabei bide horretan lagundu behar genieke. Baina, era berean, euskararekin duten harremana eta euskararekiko jarrerak ere landu behar genituzke. Saio honetan, modu atsegin eta arinean, gai hauen

inguruan hitz egingo da.

 

Eguna: Urriak 29, osteguna

Ordua: 15:15

Lekua: Araxes eskola

Gaiak:

Nola lagundu eleanitzak izan daitezen? Zer zaindu dezakegu etxetik? Euskara, gaztelania eta ingelesa ondo ikasiko al dituzte?

Hizkuntza bat baino gehiago aldi berean ikastea zaila al da beraientzat? Eragina izango du ikasketetan?

Eskolan hizkuntzen ezagutza eta euskararen erabilera lantzen dira: Euskara zer neurrian erabiliko dute? Eta Araitz-Betelutik ateratzen badira? Nola zaindu dezakegu hori?