Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.

ARGIA 2024/10/9

An image

Honela funtzionatzen du.

Batetik, mugikorrean https://t.me/setlanguage/eu-beta esteka klikatuz edo ezarpenetara joz, aukeratu hizkuntza gisa euskara, eta aktibatu halaber itzulpenen aukera. Interfaze honetan erakusten duguna:

An image

Ondoren, demagun, erdarazko mezu bat daukazula. Honako hau talde ireki batekoa da, eta hortaz ez da beharrezko izenak tapatzea, baina horra sekuentzia. Ingelesezko ahapaldi bat dugu hor erdian, klik bat eginez bertan aukerak agertzen zaizkigu emotikonoz edo erantzunez erreakzionatzeko, eta aukera horien artean "itzuli ere badago. Hor klikatuz gero, mezua itzulita.

An image

Web bidez: euskaraz ez, beste hizkuntza batzuetan

Saiatu gara ea web bidez ere funtzionatzen zuen, baina ez. Euskarazko aukerarik ez dugu aurkitu, baina bai beste batzuetan, eta katalanarekin egin dugu aproba. Hona ezarpenen orria nola moldatu dugun. Hizkuntza zerrendan, euskararik ez tamalez oraingoz.

An image

Eta behin hori horrela ezarrita, Telegram web bertsioan euskarazko mezu batekin egin dugu aproba. Kasu honetan euskaratik katalanera. Telefono pertsonala aipatzen duen mezuan klik egin eta, Tradueix - Itzuli aukera agertzen zaigu.

An image

Eta horra zer eman digun emaitza gisa:

An image