II. edizio hau azaroan emanen da
Hitanoaren oinarrizko ezaguera lortu, Leitzako moldea ikasi eta praktikatu, eta noka eta toka aritzeko aukera eskaini nahi ditu ikastaroak.
4 asteazkenez izanen da, azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, 18:00etatik 20:00etara, MIMUKAI zentroan. Fernando Oiartzun eta Ima Zestau irakasleek emanen dituzte azalpenak.
Parte hartu nahi duenak izen eman behar du urriaren 31rako, honako bideak erabiliz:
Euskara zerbitzuan:
948 510 814
laga@iparmank.eus
Whatsappez:
649 36 41 89
