Irailaren 20an egindako batzarrean, 2019-2023 legegintzaldirako Euskara Mankomunitate berria osatu da. Uda aurretik egindako hauteskundeetan udal guztiak berritu ondoren, mankomunitateak eratzeko unea etorri da, udal ordezkari berriek osatuta, eta euskararen inguruko gaiak eta jarduerak bideratzen dituen Mankomunitateak ere dagokion urratsa egin du.
Esan bezala, irailaren 20an egin da legegintzaldi honetako Euskara Mankomunitatearen lehendabiziko bilera, eta dagoeneko osatuta dago eta lanean hasteko prest. Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko lehendakaria Leitzako Udaleko zinegotzi Iñigo Alduntzin izanen da. Euskal Filologiako ikasketak dauzka, eta irakaslea da San Fermin ikastolan.