Aurten ere Larraun eta Ultzama aldeko Euskara zerbitzuek Elizondoko Nafarroa Oineza joateko autobusa antolatu dute.

Autobusaren ordutegia: 

8:30ean, Lekunberriko pilotalekuan

8:45ean, Jauntsarasko eskolan

9:00etan, Larraintzarko pilotalekuan

 

Prezioa: 10 € (plaza erreserbatzeko aldez aurretik ordaindu behar da)

 

Izena emateko epea: urriaren 15a arte

 

Argibide gehiago: 

948 50 44 00 (Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberri)

948 30 51 34 (Imotz, Basaburua, Ultzama eta Odieta)

 

Baztan Ikastolak hartu du aurten Nafarroa Oinez antolatzeko ardura. Dena prest dago urriaren 18an, Elizondon, euskaltzaleon uholdea jasotzeko, eta egun zoragairri batez gozatzeko. Ibilbidea lau eremutan (1. Erberea, 2. Elizondo, 3. Bantangoiza eta 4. Basaburua) banatu dute, non jende mota eta gustu guztiendako ekitaldiak antolatu dituzten.

Planoa eta egitarau osoa ikusteko: http://www.nafarroaoinez.net/urriak-18/